Akitaniako Museoan erakusgai dauden zenbait objektu
Bordeleko Akitaniako Museoa ezagutzeko aukera eskura jarri du Oiasso Erromatar Museoak martxoaren 2rako, larunbatarekin. Museoaz gain, bertan kokatutako aldi baterako erakusketa eta hiria bera ere bisita dezakete interesatuek. Gainera, museoko bisita Mertxe Urteaga Oiasso museoko zuzendariak eta Maria Jose Noain Oiassoko jardueren arduradunak gidatuko dituzte.
Txangoaren prezioa 36 eurokoa izango da, eta autobusa, erakusketa eta museoko sarrerak, bisita gidatua eta bidaia asegurua barne hartzen ditu. Hala, parte hartu nahi duten lagunek 943639353 telefono zenbakiaren edo Oiasso museoaren
weborriaren bidez egin dezakete.
Egitaraua
- 08:30 Donostiako Amara auzoko autobus geltokitik abiatuko da lehenbizi autobusa.
- 09:00 Irungo Bixeran gainontzeko parte hartzaileak jasoko ditu autobusak.
- 11:30 El tiempo de los galos erakusketara bisita.
- 13:00 Bazkaltzeko atsedena.
- 14:30 Akitania Museora bisita, Urteaga eta Noianekin batera.
- 16:30 Hiria bisitatzeko aukera.
- 18:30 Irteera Bordeletik Irunera.