Elkarretaratzea Oiartzunen, Baldaren epaiketaren harira
Josune Balda preso oiartzuarra epaitu dutela eta, biharko elkarretaratzea deitu du ezker abertzaleak: “Horrelako epaiketek, gaur egun bizitzen ari garen egoera politikoan, lekurik ez dutela salatuko dugu; prozesua oztopatzeko besterik ez dute balio epaiketa hauek”.
20:00etan jarri dute hitzordua, Doneztebe plazan. Baldaren epaiketaren nondik norakoen berri emango diete herritarrei, eta postalak idazteko ere baliatuko dute elkarretaratzeko denbora.