Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eresbilek lau webgune berri jarri ditu martxan 2012an

admin
Oarsoaldea
2013/02/05
EresbilEresbil musikaren euskal artxiboak urte oparoa izan du 2012a. Guztira, 210.000 dokumentu bildu ditu, eta 30.000tik gora partitura. Gainera, bultzada eman dio Internet atalari, eta lau webgune jarri ditu martxan: Francisco Escudero, Jose Antonio Arana Martija eta Raimundo Sarriegi musikagileei zuzenduak. Azkena, Sarriegirena, hain zuzen, urtarrilean aurkeztu zuela gogorarazi du Jon Bagues Eresbileko zuzendariak, “nahiz eta joan den urtean egin”. Interneten, era berean, Eusko Jaurlaritzaren Liburuklik webgunean hainbat ekarpen egin ditu Eresbilek, eta 265 partitura modu librean eta osorik deskargatu daitezkeela jakinarazi du Baguesek. Fondoei dagokionez, iaz lortutako aipagarriena Francisco Ferrerren grabazio eta ikus-entzunezkoen bilduma izan dela aipatu du Baguesek. Ferrer Viktoria Eugenia antzokiko zuzendaria izan zen. Viktoria Eugeniarekin lotuta, asmoa zeukaten Programetan ekimenaren barruan antzokiko kontzertu eta jardueren egitarau guztiak biltzea. Guztira, 2.700 egitarau lortu dituzte, baina lau falta zaizkie 1913, 1922, 1923 eta 1935 urteetakoak. Norbaitek edukiz gero, Eresbilekin harremanetan jartzeko eskatu die Baguesek. Juan Zelaia Letamendia musika bek0a martxan jartzea, Darren Conklin ikerlearekin elkarlanean aritzea, Sigma Projectk kongresuan parte hartzea eta hainbat kongresutan egon izana (Montrealgo Musika Liburutegien Nazioarteko Kongresua, Logroñoko Sociedad Española de Musicologiaren VIII. Kongresua, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Musika Dokumentazioaren Kudeaketa Masterra) izan dira musika euskal artxiboaren beste ekintzak. Musikaste, egungo musikatik gertuagoEresbilek, aurten 41.enez, antolatuko du Musikaste jaialdia, eta itxura berria izango du. Izan ere, egungo musikari gehiago irekiko direla jakinarazi du Baguesek: batetik, jazza eta bestetik, musika urbanoa, pop-rocka. Horren arrazoia, “jendearengana gehiago hurbiltzea” dela esan du Eresbilen zuzendariak, eta modu horretara, publiko gehiago erakartzea. Gainera, Internetek aisia ohitura berriak ekarri dituela iritzi dio Baguesek, eta garai berrietara ere moldatu behar duela Musikastek. Hori bai, antzinako musikak ere betiko tokia izaten jarraituko du, eta batik bat, Raimundo Sarriegiren lanean zentratuko dira. Musika mota ezberdinak landuko dituztenez, bi asteburutan banatuko dute bakoitza: lehenengoan garaikidea (hilaren 9tik 12ra) eta antzinakoa (hilaren 16tik 19ra) tartean dituzten egunetan, hitzaldiak, mahai inguruak eta antzekoak jarriko dituztela azaldu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.