Iraia Oiartzabal moda diseinatzaile antxotarrak beste urrats bat egin nahi du bere ibilbidean. Hala, hilaren 7an Getxoko (Bizkaia) Artea merkataritza gunean egingo den Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketan parte hartuko du, beste hainbat diseinatzailerekin batera.
Vedette izeneko bilduma aurkeztuko du antxotarrak. Hala, Interneten diseinatzaile bakoitzaren zirriborroei
botoa emateko aukera badagoela jakinarazi dute antolatzaileek, hortaz, Oiartzabalek eskatu du haren alde egiteko.