Irungo Udal Musika Kontserbatorioko 11 ikaslek Euskadiko Ikasleen Orkestrarako (EIO) sarbiderako probak gainditu dituzte, tokiko gobernuak jakitera eman duenez. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sortu zuen EIO 2005ean, eta geroztik urtero egin ohi duen moduan, bertan parte hartuko duten ikasleen aukeraketa egin du. Irungo hamabost ikasle aurkeztu ziren denera probara.
Hezkuntza zinegotzi eta kontserbatorioko presidente Fernando San Martinek probetan parte hartutako 15 ikasleak zoriondu nahi izan ditu. “Proba horietan parte hartzeak musikari gazte horien hezkuntzan aurrerapauso handi bat bezala ikusi behar da”.
EIOk aurreikusitako kontzertuen artean, nabarmentzekoa da apirilaren 20ean Irungo Amaia KZn eskainiko duten emanaldia.
Hala, EIOn izango diren ikasle irundarrak:
- Bittor Alkain (Biola)
- Elena Rallo (Biola)
- Berta Garcia (Biolontxeloa)
- Maria Ramos (Kontrabaxua)
- Oihana Gimenez (Flauta)
- Ane Ruiz (Oboea)
- Aimar Martinez (Oboea)
- Ruben NAranjo (Fagota)
- Unai Eseberri (Tronpeta)
Halaber gogora ekartzekoa da, Musika Kontserbatorioko ikasleek perkutsio entzunaldia eskainiko dutela bihar, asteazkenarekin. Emanaldia kontserbatorioan bertan izango da, 19:00etan abiatuta.