Baserri eremuan ospatuko dituzte inauteriak mairuek eta Meakako dantzariek, larunbatean
Inauterietako ekitaldi jendetsuena igande goizeko desfilea izan ohi bada ere, larunbatean garai bateko kutsua duten bi ekintza burutuko dituzte, goizean bat eta arratsaldean, bestea: Mairuak eta Euskal Inauteria. Goizez, Mairuak aterako dira baserriz baserri, 09:30ean Sainduatik abiatuta. Bukatzerakoan, bazkaria ospatuko dute Emeki elkartearen egoitzan.
Eta arratsaldean, Irungo Meakako Adixkideak eta Egoipar dantza taldeetako partaideak aterako dira baserri eremuan Euskal Inauteria ospatzera. 15:30ean hasiko dute ibilbidea.
Egun berean, larunbatean inauterietako bazkaria herrikoia egingo dute Arma Plazan. Dagoeneko izena emateko epea itxita dago, baina 12:30etik Abiyuan txarangak denentzat girotuko ditu Alde Zaharreko eta Portuko kaleak.