Mikel Erentxun musikaria
Men of Rock musika elkarteak eta Irun Zuzenean programak Mikel Erentxun abeslari donostiarraren kontzertua antolatu dute martxoaren 9rako.
En privado da Erentxunen azken diskoaren izena eta hori hedatzeko biraren barruan geldialdia egingo du donostiarrak Irunen. Joseba Irazoki abeslaria ariko da Erentxunen aurretik agertokian.
Emanaldia Amaia KZn izango da, 20:00etan hasita. Sarrerak
Kutxaren bidez lor daitezke.
Irun Zuzenean ekimenak hainbat kontzertu antolatu ditu 2012. urtetik, Ficoban, Amaian, edota Cafe Irunen. Musika eskaintza aberasteko asmoarekin, atzerriko eta inguruko musikariak Irunera ekartzeaz gain, bertako musikariei agertokian egoteko aukera ematea dira ekimenaren helburu nagusiak.