Urteroko ohiturari jarraituz, Elizalde Eskolako guraso, ikasle eta irakasleak, eguraldi txarrari aurre egin eta Santa Ageda bezperako koplak kantatzera atera ziren astelehenean. 17:30ean eskolako jantokian merienda egin zuten, eta 18:00ak aldera kantatzera abiatu ziren. Makilak hartu eta, zapia eta txapela jantzita, herrian zehar ibili ziren usadio zaharrak agintzen duen bezala, eta txistularien laguntzarekin.