Donibaneko Aiton-Amunen Aterpeko kideek Inauteriekin bat egin dute. Ez edonola gainera: herrira
Titanic ontzia ekarri dute, eta horren inguruan hainbat ekimen egingo dituzte gaur eta bihar. Larunbateko ekimenen prezioa bost eurokoa da (afaria ez dago horren barruan). Honakoa da egitaraua:
Gaur (ostirala)
- 11:00etan, Titanic berria uretaratuko dute. Amabitxia Eli izango da.
- 12:30ean, luntxa pintxoekin eta musika.
- 18:00etan, Joxe Sagarzazu Xurdo-k utzitako ontzigintza objektuekin prestatu den erakusketa zabalduko dute.
Bihar (larunbata)
- 11:00etan, plazatik irtengo dira bidaiariak Southampton kairantz. Bide guztian zehar bidaiariak bilduko dituzte.
- 12:30ean, New York-era joateko txartelen salmenta, eta ontziratzea.
- 13:30ean, itsasontzia abiatuko da, eta bazkarirako taberna zabalduko dute.
- 15:30ean, joko aretoa eta dantza aretoa zabalduko dituzte.
- 16:00etan, herriko poker txapelketa. Alkartetxean ikasi duten arrakero handiek parte hartuko dute.
- 18:00etan, Titanic-en hondoratzea.
- 19:00etan, onik atera diren bidaiariak salbamentu txalupetan plazara eramango dituzte.
- 19:30ean, hondoratzean itsasoan galdu direnen omenezko ekitaldia, lore eskaintzarekin.
- 22:00etan, Titanic berriz ere flotaraziko dute, eta hori ospatzeko, pizzekin afaria egingo dute, eta ondoren Inauteri festa goizaldera arte.