Euskal Inauteriak hartu du Pasaia-Lezo Lizeoa
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle eta irakasleek ez dute irteterik izan gaur Euskal Inauteriak herriko bazterretara eramatera. 11:00etan ziren emanaldia egitekoak Gurutze Santuaren plazan, baina bertan behera uztea erabaki dute eguraldia zela eta. Horren ordez, ikastolan bertan egin dute jaialdia.
