Hamabi orduz Zintzilik Irratiaren alde festan ibiliko dira hilaren 23an Trintxerpeko Mogambo aretoan. Musika, antzerkia, afaria… denetarik izango da irrati librearen alde. Sarrerak 5 euro balio dute.
Musikari dagokionez, hiru talde igoko dira lehenik taula gainera: Kasernarat, Incognita eta Ixuriak. Ondoren, bi DJen txanda izango da: DJ Kx et DJ Love Boat. Horrez gain, bi antzezlan ere emango dituzte:
No estoy para nadie eta
Sobrevivir en un vaso.
Egitaraua
- 18:00: Sarrera.
- 18:30: Antzerkiak: No estoy para nadie (J.B Pedradas) eta Sobrevivir en un vaso (Teatro que madura konpainia).
- 21:00: Afari mundiala %100 begetariana.
- 22:30: Kontzertua: Kasernarat, Incognita eta Ixuriak. Ondoren, DJ Kx eta DJ Love Boat goizeko seiak arte.