
Karmengo Amako Inauterien kartela
Karmengo Ama Herri Ikastetxeko kideek gogoz egin dute bat Trintxerpeko Inauteriekin. 15:15ean aterako da ikastetxetik ikasleen desfilea, eta aurten landuko duten gaia Itsasoa izango da. Hortaz, Pasaiako barrutiko kaleetatik piratak, bainulariak, euskal kortsarioak, marmokak, olagarroak, itsasoa bera, arrantzaleak eta Bon Esponja ikusiko dira arratsaldean Trintxerpeko Inauteriei giroa emateko.