Hendaiako eskubaloiko hiru talde nagusiek garaipenak lortu dituzte asteburuan. Eskualdeaurreko mailako mutilek partida itzela jokatu zuten Ziberoren aurka (24-39) eta sailkapeneko bigarren tokiraino igo dira, Espoirs Lonsois taldearen porrotaren ondoren. Neskek Bosdarros menderatu zuten etxean eta 18 urtez azpiko mutilek, Oloron taldea.
Errugbian, Stadek puntu bategatik irabazi zuen Arcachonen (27-28) —bigarren taldeak ere irabazi zuen, 12-17—, eta futbol taldeak, Eglantinsek, Eysinesekin berdindu zuen, Bixente Lizarazu zelaian.
FUTBOLA
Akitaniako Ohor. Promozioa
- Hendaiako Eglantins-Eysines 1-1
U19. Lehen Maila
- Hendaiako Eglantins-Exempt (emaitzaren zain)
U15. Bigarren Maila
ESKUBALOIA
Akitan. Eskualdeaurrekoa
- Zibero-Stade Hendayais 24-39
Emakumeen Excellence Liga
- Stade Hendayais-Bosdarros 13-9
-18G Ohorezko Maila. 2. fasea
- Stade Hendayais-HBC Oloron 31-19
ERRUGBIA
Frantziako 2. Maila DF
- RCBA-Stade Hendayais 27-28
Gazteen Maila.
- Urruña-Stade Hendayais 17-5