'Karl Valentin eta bere gauzak', San Pedron
Topo Pasaiako Antzerki Tailerreko kideek Karl Valentin y sus cosas antzerkia emango dute martxoaren 3an (igandea), 20:00etatik aurrera San Pedroko Udal Aretoan. Jose Ignacio Barragues, Yolanda Torvisco, Fatima Rodriguez, Natalia Juano, Marta Maiztegi eta Iñaki Guerra parte hartuko dute, Miguel Galindoren zuzendaritzapean.
