
Ocioko gaztelua, Araba
Jaizkibel Mendizale Taldeak Euskal Herriko Gazteluak izenburuarekin antolatu duen irteeren sortako bigarrena egingo du martxoaren 2an (larunbatean). Arabako Zabalate herritik abiatuko dute ibilaldia, bertako gazteluaren arrastoak ikusteko, eta ondoren Ociora joango dira, herri horren gainean dagoen gaztelua ikusteko. Bi puntu horien arteko tartea 12 kilometrokoa da.
Izena eman nahi dutenek bihar (asteazkena) edo ostiralean eman behar dute izena elkartearen egoitzan (Oarso kalea 4, Antxo). Bestela, telefonoz deia ere egin daiteke informazioa lortzeko, 943 51 47 00ra, biak ala biak 20:00etatik 22:00etara.