
‘Huck eta Tomen abenturak Mississippin’ filmeko une bat
Abentura zinema gustuko dutenek ezin dute galdu igande honetan Amute-Kosta auzo elkartearen lokalean emango duten filma:
Huck eta Tomen abenturak Mississippin, 17:45ean. Publiko guztiari zuzendutako pelikula da, Disney ekoiztetxearena, familientzako egokia.
Amute-Kostako zine zikloko filmak
- Aurreko igandean. Las aventuras de Panda y sus amigos (Isao Takahata, 1973).
- Martxoak 3. Huck eta Tomen abenturak Mississipin (Norio Koshima, 1996). Hainbat heroiren abenturak kontatuko ditu, eta telesail batean oinarrituta dago.
- Martxoak 17. Capitanes intrépidos (Victor Fleming, 1937). 75 urte bete ditu film horrek, eta Spencer Tracyk horri esker irabazi zuen lehen Oscar saria.
- Martxoak 24. Nere auzokide Totoro (Hayao Miyazaki, 2004). Bi neskatxa izango ditu protagonista filmak, hiritik landa gunera bizitzera joango direnak.