Parisko auzitegian atzo auzi saioa egin ondoren, etxean da behin-behinean Jon Perez iheslari izandako antxotarra. Apirilean epai irmoa emango du Parisko auzitegiak, eta bitarte horretan, hamabost egunero joan behar du Hendaiara sinatzera. Harrera egin zioten atzo arratsean Antxon hainbat herritar, senide eta lagunek.
Iazko urriaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Perez, Irunen.