Etxeetako zerbitzuko langileei entzuteko eskatu dio Santanok aldundiari
Jose Antonio Santano Irungo alkateak etxetako zerbitzua ematen duten langileen “aldarrikapenak entzuteko” eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Udalak eskaintzen duen zerbitzu hori aldundiaren eskumena dela gogorarazi du Irungo alkateak: “Hori horrela, aldundia da prezioak eta baldintzak zehazten dituena”.
Santanoren hitzetan, “baldintzak aldatzeko erremintak, langile horien kezka iturri direnak, aldundiak ditu, berak bere egin beharko luke egoera hau”.