Irungo IATk 56 eguneko greba egingo du
Irungo eta Urnietako IATetako enpresa batzordeak bertako IATetan 56 eguneko greba egingo dutela jakinarazi du, hitzarmenaren berritzea dela eta. Egun zehatza zein den esan ez badute ere, Aste Santuaren aurreko egunetan hasiko direla adierazi du, martxoaren 25, 26 eta 27an, hain zuzen ere.
Enpresa batzordeak azaldu duenez, TUV Rheinland Iberica enpresak “arreta falta” izan du langileen aldarrikapenekiko. “Enpresak jarrera arduragabea izan du prozesuan eta posturak hurbildu beharrean aurrez aurreko interesatuak probokatu ditu, hitzarmenaren berritzea eta lan harremanak benetako zentzugabekeria bihurtuz”, esan du enpresa batzordeak.
Sei hilabete baino gehiago greban
Irungo eta Urnietako IATko langileak sei hilabete baino gehiago egon ziren greban 2010. urtean, “hitzarmen testu batean langileek zituzten lan baldintzak bildu ahal izateko”. Enpresa batzordeak egoera honek sor ditzakeen arazoez kontziente dela nabarmendu du eta erabiltzaileei “ulermena eta babesa” eskatu die.