Oiartzungo Emakume Taldeek, hainbat ekimen prest dituzte martxoaren 8aren bueltarako, igande honetatik hasita. Hauxe da antolatu dute egitaraua:
- Etzidamu, igandea: 09:00etan plazan gelditu dira, elkarrekin lilatoira joateko.
- Astelehenetik, martxoaren 4tik, martxoaren 15era: emakumeek egindako artelanak ikusi ahal izango dira, Manuel Lekuona Bibliotekan.
- Martxoak 8, ostirala: 17:30ean, Emakumeak plazara! elkarretaratzea, Doneztebe plazan. Bertsolariak eta bestelako animazioak izango dira. Gero, 19:30ak aldera, Errenteria-Orereta abiatuko dira, eskualdeko manifestaziora joango dira.
- Martxoak 9, larunbata: 13:00etan, emakumeen poteoa Makutxo tabernatik. 14:00etan, bazkaria Intxixu jatetxean. 19:00etan, Mariposas en el hierro dokumentala, udaletxeko areto nagusian. Bertan izango dira Bertha Gaztelumendi zuzendaria eta Tamara Muruetagoiena protagonistetako bat eta solasaldia egingo dute herritarrekin.
- Martxoak 16, larunbata: 10:00etatik 14:00etara, autodefentsa tailerra, Elorsoro kiroldegian. Ondoren, bazkaria Girizia elkartean. 16:00etatik 20:00etara, autodefentsa tailerraren jarraipena, Elorsoron.