Zazpi zilarrekin itzuli dira Andoiandik Tomas Garbizuko ikasleak
Andoaingo piano jaialdian izan ziren Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek zazpi dominekin itzuli ziren herrira. Danel Serrano A Mailako piano bakarlari aritu zen, Leire Monblona eta Eneko Ortiz de Zarate ere, B eta C Mailan hurrenez hurren. Irene Jauregi eta Diana Ostapyuk alde batetik eta Urtzi Clavo eta Lur Marquez bestetik, A Mailako piano lau eskutara modalidadean aritu ziren. Guztiek zilarrezko domina eskuratu zuten.