Pasaiako emakumeek lan oso nabarmena egin zuten atzo 24. Lilaton lasterketan, Donostian. Batetik, Aupa Pasaiako Lilak taldeko hamarnaka emakumek kolore berezia eman zioten lasterketari (ondoko galeriakoak dira talde horretakoak), eta bestetik, Eneritz Sein sanjuandarra laugarren izan zen sailkapen nagusian (bere mailan, seniorretan, hirugarrena), eta Lourdes Mariezkurrena sanjuandarra hirugarrena izan zen, baina Beteranoen Mailan. Denera, 57 pasaitarrek parte hartu zuten proban.