San Pedroko Zurruna zinema klubean, 'Potemkin akorazatua'
San Pedroko Zurruna zinema klubaren hirugarren saioa egingo dute bihar (asteazkena), 19:30etik aurrera Udal Aretoan, Proisako kideen ekimenez. Oraingoan, Acorazado Potemkin (Potemkin akorazatua) lanaz gozatzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Gainera, Iñigo Baztarrikak aurkeztuko du lana, eta ikusi ondoren, solasaldirako tartea zabalduko dute.