Hilaren 13ra arte (asteazkena) eskatu ahal izango dute gizarte zerbitzuen alorra lantzen duten elkarteek 2013an euren proiektuak garatzeko diru laguntzak. Oinarriak Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan lor daitezke edo posta elektroniko bidez,
bbravo[a bildua]errenteria.net helbidean edo
udalaren webgunean. Diru laguntzetarako eskaerak udalaren erregistro orokorrean entregatu beharko dira astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Otsailaren 12 Gipuzkoako Aldizkaria Ofizialean argitaratu zuten deialdia.