
Artaleku kiroldegiko kantxa nagusia
Irungo Udalak eta Espainiako Areto Futbol Federazioak lortu duten akordioari esker, maiatzaren 11n areto futboleko Errege Kopako finala Artalekukoko kiroldegian jokatuko dute. Oraindik ez da jakina zein talde izango diren partida hori jokatzen, oraindik finalerdietan baitago lehia. Hartara, FC Bartzelona-Inter Movistar, eta El Pozo Murcia-Santiago Futsal kanporaketetako irabazleak bilduko dira Irunen Koparen bila. Gaur jokatuko dituzte partida horiek.
Pedro Alegre udaleko Kirol ordezkariak jakinarazi du hilabeteak egin dituztela finala Irunera ekartzeko kudeaketa lanak egiten, eta Espainiako Federazioarekin izandako elkarrizketetan Euskadiko nahiz Gipuzkoako federazioen laguntza izan dutela. Hala, Espainiako Federazioko ordezkariek Artaleku bisitatu zuten duela egun batzuk, eta bertako instalazioak ikusi ondoren finala jasotzeko ontzat eman zuten.
Alegrek nabarmendu du finalak “eragin positiboa” izango duela hirian, kanpotik jende asko etortzea espero duelako: “Horregatik, partida hori aukera handia ere bada bai turismo mailan hiria ezagutarazteko, bai bertako ekonomian ostalaritzako komertzio edo establezimenduetarako, adibidez”.