Larunbatean, 18:30ean, aurkezpen antzerkia antolatu du Elkar Hazik, taldea bera, helburuak eta ekitaldiak aurkezteko. Udaletxeko areto nagusian izango da aurkezpena, Korrikaren
egitarauaren barruan.
Elkar Haziko kideek hainbat ekimen antolatu nahi dituzte, pertsonei erremintak eskaintzeko ondo egon daitezen, «baliabide propioekin eta modu iraunkorrean», Alvarezek zehaztu duenez. Ez diete errezeta magikorik emango, baina antolatzen dituzten tailer, hitzaldi edo dena delakoekin laguntzen ahaleginduko dira. Informazio gehiago,
hemen.