22 dokumental bilduko ditu aurtengo Lupa dokumental mostrak, eta lau egun barru hasiko da, asteazkenean. Errenteria-Oreretan nahiz Donostian egingo dituzte proiekzioak, eta Errenterian lehen egunean bertan, Zintzilik Irratiari buruzko lan bat emango dute:
27 urte ez dira ezer. Ekimena Mikelazulo kultur elkarteak eta Donostiako Banda Bat elkarteak antolatu dute.
Astebururako utzi dituzte ekitaldi nagusienak: ostiralean eta larunbatean izango dira proiekzioak. Horrez gain, bi egun horietan bi mahai inguru egingo dituzte. Ostiral goizean prozesuan dauden lanen berri emango dute, eta larunbatean, berriz, zinema urgentea landuko dute; alegia, “zinema erreakzio bezala, bideoa tresna bezala”. Ekitaldi guztiak doakoak dira.
Hasi, ordea, atzo hasi zen Lupa. Orereta Ikastola ikasleei
Amadouren lagunak filma eman zieten. Bertan herrialde txiroetan bizi diren haurren ikuspuntua ezagutzeko aukera izan zuten gaztetxoek. Proiekzioaren aurretik zein ondoren, lanketa bat egin dute ikasleek gaiaren gainean. Ganbiaren barruko esparru bati buruzko zerbait prestatu behar zuten (geografia, kultura, historia…). Gero filma ikusiko zuten egunaren bertan aurkeztuko zuten, eta gero behin dokumentala ikusita edukia landu.
ERRENTERIA-ORERETAKO EGITARAUA
Hilak 27
- 20:00: 27 urte ez dira ezer. Zintzilik irratiari buruzko dokumentala, Mikelazulon.
Hilak 29
- 11:00: Topaketa. Prozesuan dauden lanak: Oiartzun 1967-2011, Ander Iriarte zuzendariarekin, Mikelazulon.
- 18:00: La aldea perdida. El lado oscuro (Manuel Jimenez Nuñez, 14′ 2012) eta Espui (Anna Soldevilla, 60′ 2012), Mikelazulon.
- 20:00: Ancestral delicatessen (Gabriel Folgado, 15′ 2012) eta Piedad (Otto Roca, 73′ 2012), Mikelazulon.
Hilak 30
- 11:00: Topaketa. Zinema urgentea.
- 17:30: 50 días de mayo. Ensayo para una revolución (Alfonso Amador, 93′, 2012), Mikelazulon.
- 20:00: Montaña en sombra (Lois Patiño, 14′ 2012), En el movimiento del paisaje (Lois Patiño, 10′, 2012), Tra la vita e il sonno (Iñaki Sagastume, 23′, 2013), Branka (Mikel Zaratarain, 28′, 2013) eta Izioqui dugu (Iker Perez Goiri, 14′, 2013), Mikelazulon.