Atez ateko sistema abian jartzeko azken faseari ekin diote
Aste honetan udal langileak zintzilikarioak jartzen dira eta laster ekarpen eta larrialdi guneko lanekin hasiko dira. Horrekin apirilean herrian martxan jarriko dute atez ateko sistemaren azken faseari ekin diote. Horren gain, Lezoko Udalak adierazi duenez, 92 familiek hartu dute parte lehen autokonposta ikastaroetan.
Udalak hondakin organikoak kudeatzeko aukeraren garrantzia nabarmendu die herritarrei bi hilabete iraun dituen parte prozesuan. Irati Aranburu atez ateko informazio bulegoko hezitzaileak azaldu duenez, kanpainaren hasiera “arrakastatsua” izan da.
Doako ikastaroen ondoren, konposta kaxak banatuko dizkiete herritarrei eta udal aholkularitza teknikoa eskainiko diete etxean konposta egiten dutenei. Horrez gain, %40ko hobaria izango dute hondakinen tasan, “udalak ez baitu familia horien hondakin organikoen bilketa eta tratamendu gastuak beregain hartu beharko”.