Head of The River bertan behera geratu da
Santiagotarrak Kirol Elkarteko aulki mugikorreko helduen zortzikoa Londresko Head of The River proban parte hartzekoa zen gaur, baina eguraldia dela eta, bertan behera utzi dute, haize handia espero baitzen. Batzordearen ustez, haizea arriskutsua izan daiteke Tamesis ibaiaren zenbait zatitan.
Guztira, 420 ontzi ziren aritzekoak gaur, eta horietatik 60 atzerrikoak, tartean Irungo Santiagotarrak taldea.
1926an egin zuten lehen aldiz Head of The River proba. Denborarekin, garrantzia hartu du eta geroz eta gehiago dira Tamesis ibaian lehiatzeko izena ematen duten ontziak.