Komisario ikerlariak ezetz esan dio kanpoko kaiari
Pasaiako kanpoko kaiaren gainean inkesta publikoa egin dute eta Ipar Euskal Herrian inkesta hori eginda komisario ikerlariak kontrako iritzia eman duela jakinarazi du Kazeta.info agerkari digitalak. Gipuzkoan ere inkesta publiko bera egin badute ere, oraindik ez dituzte emaitzak jakitera eman.
Kazeta.inforen arabera, CADE kolektiboak, ingurumenaren defentsarako elkarteak biltzen dituen kolektiboak, pauso garrantzitsu eta baikortzat eman du. Dena den, Hego Euskal Herrian emaitza bera ateratzea espero du.