Loteriaren bi sari banatu dituzte Errenteria-Oreretan
60.000 euro utzi ditu Espainiako Loteriak ostegunean, Errenteria-Oreretan. Bi dezimo izan dira sarituak, eta bakoitzak 30.000 euro poltsikoratu ditu. Bi txartelak Kapitan Enea kaleko saltokian saldu dituzte.