Mendoza: "Denok gara euskara eman, hartu eta elkarbanatzearen erantzule"
Korrika ordu gutxi batzuk barru pasatuko da Errenteria-Oreretatik, eta Julen Mendoza alkateak ere bat egin du ekimen horrekin. Herritar guztiak ere bertan parte hartzera animatu ditu. Mendozak gogorarazi du AEK-k antolatutako Korrikak 2.000 kilometrotik gora egin dituela egunotan euskararen alde, eta ekitaldi honetan Eman euskara elkarri duela leloa. “Izan ere, euskarak herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar du”, Mendozaren ustez. “Guztiona da euskara, eta denok gara, beraz, eman, hartu eta elkarbanatzearen erantzule”.
00:55ean jasoko du Errenteria-Oreretak Lezoko bizilagunen lekukoa, eta herriko hainbat txokotatik pasatu ondoren, Oiartzuni emango dio lekukoa.