Klasikoen musika entzungo da gaur eta bihar Hondarribian
admin
Oarsoaldea
Atzo Fermin Muguruzak Psilocybenean ezusteko emanaldia eskaini eta gero, hiru kontzertu antolatu dituzte gaur eta biharko herrian. Eta hirurek komuneko gauza bat izango dute, hots, klasikoen bertsioak entzuteko parada izango dela. Gaur zita bikoitza izango da, Banakon eta Uxoa, Txiplaoko tabernan Irungo Octopus’s Garden taldeak The Beatlesen abestiak joko ditu eta Butroi pasealekukoan The Wedding Band ariko da; donostiarrek rock bertsioak egiten dituzte. Bi emanaldiak ordu berean hasiko dira, 22:30ean, doan.
Eta bihar, larunbarekin, hard rockaren sortzaileen doinuak entzungo dira Banakon, Irungo Zordak bandaren eskutik. 22:30etik aurrera, eta sarrera gabe, ZZ Top, Deep Purple, Led Zeppelin eta abarren abesti ezagunak moldatuko dituzte. Gainera, taldeko partaide berriak aurkezteko baliatuko dute irundarrek Banakoko emanaldia.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.