Pasaiako PSE-EEk atez atekoaren “zentzugabekeria eta inposaketa” salatzeko kanpaina abian jarri du. Horren lehen urratsa izango da eskuorrien banaketa: gaurtik, Pasaiako postontzietan “atez atekoa iritsi dela” jakinarazteko 8.500 eskuorri banatuko dituzte. “Azalpenak ematen dituen orria da. Bertan, sozialistok bosgarren edukiontziaren alde zergatik gauden azaltzen dugu, atez atekoaren aurrean. Zikina, garestiagoa, deserosoa eta kaltegarria da atez ate hondakinak biltzeko sistema”.
Eskuorrian Bilduren jarrera ere gaitzesteko aukera baliatu du PSE-EEk. “Pasaian atez atekoa ez jartzeko sinatu zuten 4.247 pertsonei muzin egin die Bilduk. Baina ez dugu amore eman behar. Gipuzkoako herri askotan inposaketa hau protesta baketsuekin geldiarazi dute.
Ezker Anitza ere kritikatu dute Pasaiako sozialistek, haien ustez, Pasaian atez atekoa jartzeko “giltza” izan delako alderdi politiko hori.
Azkenik, hondakinen gaiaren gainean informazioa emateko bi webgune prestatu ditu PSE-EEk.
Bat alderdiarena da, eta bestea
Infobasuras-ena.