Berria-k hamar urte beteko ditu ekainean, eta batik bat proiektua sustengatu duen komunitateari eskerrak emateko, hainbat egitasmo antolatu ditu. Lehenengoa, ostiralean izango da; Errenteria-Oreretan, hain zuzen. Etxeko talde batek, Metrokoadroka kolektiboak,
Zertarako hegoak antzezlana estreinatuko du Errenteria Hiria Kulturgunean egingo den ekitaldian. 20:00etan hasiko da. Bertan kolektiboaren ideia landuko du Metrokoadrokak.
Ekitaldian, gainera, denbora horretan
Berria-ri sostengua eman dioten guztiak edukiko dituzte gogoan, eta ikus-entzunezko baten bidez,
Berria-ren bilakaera ere ikusiko dute. Bideo hori Lorea Agirre kazetari eta
Berria-ko langile ohiak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Arkaitz Cano idazleak osatu dute.
Errenteria-Oreretako ikuskizunerako dagoeneko lor daitezke sarrerak Interneten
www.berria.info-n; Errenteria-Oreretan, Errenteria Hiria Kulturgunean eta Arkaitza tabernan; Oiartzunen, Amazkar tabernan; San Pedron, Begi Haundi tabernan; Antxon, Kamio tabernan; eta Lezon, Tiñelu elkartean. Sarrerarengatik 5 euro ordaindu behar dituzte Berrialagun eta Berriako harpidedunek eta 10 euro gainerakoek.