Dokumentala eta afaria, 19an, Donibaneko Bixi-Bixin
Mitxintxola Kontsumo Taldeak, Pasaia Zero Zaborrek eta Bixi-Bixi Kultur Elkarteak elkarlanean ekimena antolatu dute hilaren 19rako (ostirala da) Bixi-Bixi elkartean. 20:00etan, Txoriak galduta egozenian dokumentala emango dute, eta jarraian, Apaiziartzako ekoizleek Gaintxurizketan duten baratzetik ekarritako jakiekin afaria egingo dute (afarirako zerrendak Itziar eta Patxiku tabernetan daude). Afaldu eta gero ere izango da zertaz gozatu, Josu Gil baserritar gazteak solasaldi musikatua eskainiko duelako.