"Egoera argitu arte", Lezoko zintzilikarioak kentzeko eskatu du EAJk
Lezoko Udaleko EAJren taldeak alkateari eskatu dio txosten juridiko bat aurkez dezala, “pribatuan den jabego batean” atez atekoaren zintzilikarioak jartzea ontzat ematen duen aztertzeko. Horregatik, EAJko kideek eskatu dute “egoera argitu arte” atez atekoaren kuboak uzteko jartzen ari diren zintzilikarioen zutabeak kentzeko, eta ez gehiago jartzeko, “horren gaineko azalpen egokia ezagutu arte”. Gaur bertan egin dute eskaera hori, udal erregistroan agiria aurkeztuz.
EAJren arabera, zutabe edo zintzilikarioak jartzea “liskarra” sortu dute udalaren eta herritarren artean, “izan ere, bizilagunek uste dute udalak ezin ditzakeela jarri zutabeak jabego pribatuetan, jabeen baimenik gabe”. Hori esateko Kode Zibilaren 397. artikuluan oinarritu dira: “Artikulu horrek dioena aintzat hartuta, eraikinen fatxadak eraikinon jabeenak dira; ea horietan aldaketak egiteko beharrezkoa da jabeen batzordearen gehiengoak bozkaz hala adostea, jabego horizontaleko legeak adierazi bezala”.