Toka txapelketa antolatu du Sindikato tabernak
Igandean toka txapelketa izango da Errenteria-Oreretan. Sindikato tabernak antolatuta, Madalen kalean ibiliko dira euren punteria erakusten partaideak, 11:30etik 13:30era. Antolakuntzak jakinarazi duenez, 3 euro ordaindu behar dira parte hartu ahal izateko.
Lehen hiru sailkatuentzako sariak izango dira: lehenengoak, txuleta eta lotea irabaziko ditu; bigarrenak, afaria Gailur tabernan eta otea, eta hirugarrenak, untxi bat eta lotea.