Kizomba festa egingo dute gaur gauean Banakon
Kizomba erritmoen zaleek galdu ezinezko hitzordua dute gaur gauean Banako tabernan, 23:00etatik aurrera. Ekitaldia irekia da eta Txiplaoko industria guneko ostatura hurbiltzen direnen Karibeko musika entzun eta dantzatzeko aukera izango dute. Haitz eta Belen antolatzaileek jakinarazi dutenez Karibeko doinu desberdinak pintxatuko dituzte “salsak, cha-k, bachata-k, cumbia-k… baina batez ere kizombak”.