Hemingwayren 'El viejo y el mar' landuko dute aste honetako literatur tailerrean
Ernest Hemingway idazlearen obra klasiko bat landuko dute aste honetan udal liburutegiko gaztelerazko irakurketa tailerrean: El viejo y el mar. Asteartean eta asteazkenean elkartuko dira, 15:30etik aurrera. Liburu hori lantzeaz gain, hurrengo irakurketa zein izango den zehaztuko dute irakurketa taldean.