Zero Zabor jaia antolatu dute larunbaterako
Lezoko Zero Zabor taldeak antolatuta, Zero Zabor jaia egingo dute datorren larunbatean Saldise plazan. Herrian atez atekoaren gainean izandako azken gertakarien harira, “liskarrak alde batera utzi eta jaia, alaitasuna eta kolorea berreskuratzeko” deia egin du errauskailuaren aurkako taldeak, “ezin dugulako Lezo grixa, zakar poltsez betea eta ezkorrarekin jarraitu. Ongi egirea goaz eta hori ospatu egin behar dugu”, gaineratu du.
Arratsaldeko seietan hasita, bi orduko jaialdia antolatu dute. Hitzaldiarekin zabalduko dute jaia eta ondoren haur jolasak eta trikitilariak izango dira. Pintxoak eta sagardoa ere ez dira faltako.
Lezo Zero Zabor taldeak, eskerrak eman dizkie euren ondoan lan egin duten guztiei, eta herritar guztiak animatu dituzte lan horretan jarraitzera eta larunbateko festan parte hartzera.