Eskulangintza azoka maiatzaren 3, 4 eta 5ean
Euskal Herriko Eskulangintza Azoka aurten ere izango da, eta zehazki, maiatzaren 3, 4 eta 5ean eskainiko dituzte euren produktuak Euskal Herri osotik etortzen diren artisauek, ohi bezala, Merkatuzarren. Maiatzaren 3an bertan (ostiralarekin) azokaren 35.en aldiaren inaugurazio ekitaldia egingo dute, 18:00etan.