Ezker Anitza-IUk portuetako langileen mobilizazioak babestu ditu
Pasaiako eta Bilboko portuetako langileek lan hitzarmenaren defentsan mobilizazioak hasi dituzte. Horiek babestu ditu Ezker Anitza-IUk. Lan hitzarmena ez dela betetzen esan du alderdiak, eta hori “sabotaia” dela uste du, “2010eko ekainetik bi portu horietako langileek ez dutelako lan baldintzetan hobekuntzarik izan”. Hala, Espainiako Estatuko Portuen erakundeak iaz 200 milioi euroko irabaziak izan zituela jakinarazi du alderdiak, “baina langileak euren eskubide guztiak galtzeko bidean daude, asko borrokatuz lortu dituzten eskubideak”. Mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Ezker Anitza-IUk.