
Realzale bat, Gure Eskuk zozkatuko dituen sarrerekin
Errenteria-Oreretako Gure Esku egitasmoko kideek, 200 partaidera iritsi direlako, zozketa berezia abian jarri dute: Reala-Valentzia futbol partidarako bi sarrera zozkatuko dituzte. Bertan parte hartzeko
Interneteko lotura bat prestatu dute taldekoek. Lotura horretan datuak eman behar dituzte interesdunek, eta Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna bukatzen denean emango dute irabazlearen berri. Horrekin harremanean jarriko dira Gure Eskukoak.