Auto taxi zerbitzuaren ordenantza landuko du bihar udalbatzak
Bihar egingo du apirileko batzarra Errenteriako Udalbatzak, eta punturik nagusiena auto taxi zerbitzuaren udal ordenantzari hasierako onespena ematea izango da. Aurretik ohiko tramiteak egin ondoen, beste bi puntu nagusi izango dituzte galdera eskaeren aurretik: Zumardian egunkari eta aldizkariak saltzeko kioskoa ustiatzeko kontzesioa esleitzea, eta dedikazio bereziari dagokion tartea berriro izendatzea udaleko zenbait lanpostutan. Udalbatzarra 18:30ean hasiko da.