Emakumea, musika eta eskultura batuko dituzte astearteko Musika Gelan
Agustina Otero eskulturgilea eta Esther Barandiaran pianista eta musika irakaslea izango dira bihar, asteartearekin, Hondarribiko Udalak eta Musika Eskolak antolatuko duten Musika Gelan. Elkarrizketak: Emakumea, musika eta eskultura goiburuarekin, ibilbide bat proposatuko dute, “emakumea protagonista duen musikaren eta eskulturaren historian barrena”. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:30etik aurrera. Sarrera denentzat libre izango da.