Iazko Gaztañoko krosaren bideari jarraituz, aurten berriro egingo dute, bigarrenez. Ekainaren 14an (ostirala) izango dela aurreratu dute
Facebookeko orrialdean antolatzaileek. Berritasun batzuk sartuko dituztela aurreratu dute, txiki krosa, esate baterako. Ibilbidea, berriz, iazkoa bezalakoa izango dela esan dute, 6 kilometrokoa.