-
-
Irabazleen podiuma
-
-
Irteerako irudia
San Pedrotik abiatuta eta Ulia menditik zehar, 13 kilometroko bide gogorra egin zuten larunbatean Pasaiako V. Mendi Lasterketan parte hartu zuten 48 kirolariek. Horietatik azkarrena Javier Gomez irundarra izan zen, 53:18ko denborarekin. Ondoren, eta podiuma osatzeko, Iosu Apraiz laudioarra (Araba) eta Iker Gonzalez irundarra sailkatu ziren. Emakume bakarrak parte hartu zuen lehian, Irantzu Etxebeste berarrak (Nafarroa); hortaz, bera izan zen nesken kategoriako irabazlea.