
Pasaia Musikaleko koruetako bat, Oñatiko elizan
Euskal Herriko musika eskolen jaia egin zuten herenegun Oñatin. Bertan, ehunka musikarik parte hartu zuten, eta horien artetik 212 Pasaia Musikalekoak izan ziren: koruak, gaita jotzaileak, txistulariak, trikitilariak, dantzariak… Beren mailaren berri eman, eta Euskal Herri osotik etorritako beste taldeen jardunaz gozatu zuten.