Jaialdia goizean da baina egun osoan sortzen dute giroa
Maiatzaren 19an goizean egingo dute Hondarribiko Herri Kanta Jaialdiko aurtengo ekitaldia, Gipuzkoa Plazan. Hogeitalau urte darama udaleko Kultura departamentua jaialdia antolatzen eta urteko egitarauan ezinbesteko ekitaldia bilakatu da. Herriko hainbat abesbatzek hartzen dute parte jaialdian parte eta gero anaitasun giroan bazkaltzen dute elkarrekin; aurretik, Alde Zaharreko eta Portuko kaleak girotzen dituzte haien doinuekin, herritarren eta bisitarien gozamenerako. Jaialdian, talde bakoitzak bi abesti kantatuko ditu, nahi dituenak, eta bukaeran denek elkarrekin zuzendariek hautatutako beste bat abestuko dute elkarrekin, emanaldia burutzeko. Aurten, Xabier Lete oiartzuarraren
Habanera kantatuko dute.
Ia hiru aste falta dira Herri Kanta Jaialdirako, baina dagoeneko eman daiteke bertan parte hartzeko izena. Heldu den astelehenean izango da horretarako azken eguna, eguerdiko ordubata baino lehen. Abesbatzek, “taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua” zehaztu behar dituztela adierazi dute udaletik.
Beste ekitaldietarako bezala, aurten ere ahots bakarreko abesbatzak edo mistoak onartuko dira, zortzi edo partaide gehiagokoak, eta haien adina gutxienez 16 urtekoa izanik. Taldeko kideen hamarretik zortzi, gainera, Hondarribian jaiotakoak edo bertan bizi direnak izan behar dute.